Alarma egoera amaitu ondoren, Sakonetako kirol instalazioa ohiko ordutegira itzuli da gaurtik aurrera eta 22:00etan itxiko da.
Sarrienako eta Kandelazubietako instalazioak ere 22:00ak arte egongo dira zabalik, horrela instalazio horiek erabiltzen dituzten kirol taldeek entrenamendu ordutegiak luzatu ahal izango dituzte.
Hala ere, Torresoloko padel pistek 21:00ak arte mantenduko dute ordutegia ekainaren 15era arte, orduan egokituko dira gainerako instalazioen ordutegira, 22:00ak arte.
Kirol-instalazio guztietako aldagelak eta dutxak itxita mantenduko dira, igerilekukoak izan ezik.