Sarek eta Etxeratek ‘Etxetik Etxera’ elkartasun eta aldarrikapen ekimena antolatu dute gaurko

Sare eta Etxerat elkarteek, koronabirusek sortutako osasun-emergentzia egoera honetan, horren ondorioz presoekiko bisita eta komunikazioen etendura mantentzen den heinean, “elkartasunari eta aldarriei lekua” egin nahi diete.

Horren helburuarekin, gaur, martxoaren 27an, ohiko azken ostiraleko konzentrazioen ordez, ekimen berezia jarri dute martxan, Etxetik Etxera lelopean.

Ekimenak bi zati izango ditu. Lehen zatian, 19:00etan, Sare Herritarraren Facebook orrialdean ordu erdiko saioa emitituko dute, Etxerat eta Sareren mezuak zabalduz eta musikari eta bertsolarien zuzenekoei leku eginez. 19:30era arte luzatuko den saioa Hamaika Telebistan ere ikusi ahalko da zuzenean.

Ondoren, elkarte biek euskal presoen aldeko aldarrikapenekin egindako argazkiak eta bideoak igo eta sare sozialen bidez partekatzera deitu dute, EtxeanNahiDitugu eta #NiEtxeanGeratukoNaiz traolak erabiliz.

Norberak erabaki behar du zer eta nola egin nahi duen etxean konfinatuta gauden egun honetan. Baina, eozein delarik egiten dena, Sarek eta Etxeratek sare sozialak “euskal presoekiko elkartasun eta aldarrikapen topleku” bilakatzera dei egin dute.

Ekimen ezberdinak

Instituzio politikoek agindutako etxeetako konfinamenduaren ondoren ekimen ezberdinak jarri dira martxan euskal presoekiko elkartasunean: presoei idazteko deia, giza eskubideen eta presoen eskubideen alorreko 60 elkarte baino gehiagok idatzitako eskaera, non, besteak beste, larriki gaixorik dauden eta 70 urte baino gehiago dituzten presoen askatasuna eskatzen den, edota Sareren ekimenez, Durangaldeko kantari eta musikari zenbaiten ekimena, Bide Ertzean taldearen Badator eguna kanta bideoz grabatzeko. Hona hemen:

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude