Sarek urriaren 23an manifestazio orokorra antolatu Donostian

Euskal preso eta iheslarien eskubideen alde lan egiten duen Sarek manifestazio orokor bat deitu du urriaren 23an, Donostian, arratsaldeko 17:00etan Antiguako tuneletik irtenda.

Sarek azken urtean sortzen ari den “egoera berriak zabaldutako bidean urratsak ematen jarraitzeko, salbuespen legedia atzean utzi eta graduen progresioa gauzatu dadin, mobilizatzen jarraitu behar dugula” adierazi du.

Gainera, gogoratu du urriko deialdia baino lehen udan zehar Iruñean, Gasteizen, Donostian eta Bilbon egin direla mobilizazioak. Urrikoa, udako mobilizazioei testigua hartzeko planteatzen du Sarek.

Ildo beretik, Ibilian ibilian etxerako bidean lelopean egindako mobilizazio ugariak ere ekarri ditu gogora presoen eskubideen aldeko erakunde herritarrak, hala nola, herri ugaritan bultzatutako ekimenak eta txirrindula martxa. Esan duenez, “antolaketa lan horretan jarraituko dugu datozen hilabeteetan ere, herrialdez herrialde egingo diren martxa ibiltariekin.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude