Sindikatuen elkarretaratzea Santimamiko GUFEren Egoitzan

LAB, ELA, CCOO, SATSE, STEILAS eta ESK sindikatuek mobilizazio-dinamika bati ekin diote “behin-behinekotasunaren abusuaren aurka” eta enpleguaren kontsolidazioaren alde Zerbitzu Publikoetan. Horren buruan, apirilaren 22an greba egitera dei egiten dute. Egun horretan, benetako urratsak eskatuko dizkiegu gure erakundeei eta euskal alderdi politikoei, ia 60.000 langile publiko finkatzeko. 

Dinamika horren barruan, sindkatu horiek dei egin dute bihar, martxoaren 30ean, eguerdiko 12:00etan Leioako GUFEren egoitzaren atarian egingo den elkarretaratzean parte hartzera. Bertaratu ezin diren langileei lan-zentroetara bidali dituzten kartelekin argazki bat egin dezaten eskatu diete.

Jasotzen duten argazkiekin eta Leioako nagusien egoitzan ateratako argazki eta bideoekin collage bat egiteko asmoa dute, zerbitzu publikoetako prekarietatea eta behin-behinekotasuna salatzeko eta sareetara igotzeko. Kartelak eta bideoak #ZerbitzuPublikoenAlde, #Kontsolidazioa eta #PribatizaziorikEz hastagekin igorri behar dira.  

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.