Sortu Leioak salatu du gaur, herriko erdiguneko kale batetan hiru herritarrak “independentzia” aldarrikatzen zuen mural erraldoia jartzen arin zirenean Udaltzaingoa bertaratu dela eta hiru pertsona horiek identifikatzeaz batera, murala jartzeko erabilitako materiala eta muralarekin zerikusirik ez zeuzkaten beste kartel batzuk ere ostu dizkietela.

Gertaera 11:40ak inguruan izan da. Sortu Leioak salatu duenez, “Leioako PNVren aginduz Udaltzaingoak Sortuko hiru kide indetifikatu ditu, independentziaren aldeko murala jartzeagatik Aberri Egunean”.

Ezker Abertzalearen antolakundeak, “eskumako erregionalista atzerakoien jazarpenaren aurrean, guk independentzia!” aldarrikatu du eta “Euskal Errepublikaren aldeko indarrak batzen jarraitzeko” deia egin du.