Sortuk bere kongresuari begirako Nazio Topaketa egin du Durangon

Sortuk gaur, Durangon, bere kongresuari begirako antolatu dituen Nazio Topaketen lehen jardunaldia burutu du gaur Durangon.

Besteak beste, Kongresuaren oinarrizko ponentziaren tesi nagusiez jardun dute Durango bildu diren Sortukideek egindako lanketa kolektiboaren bitartez. Honek hartu du Sortukideen goizeko jarduna.

Goizean tesi poltikoaren inguruan jardun dute Sortukideek I Argazkia: Sortu

Horrezaz gain, zaintza krisiaz, naziogintzaz, kolapso ekologikoaz, hiriburuez, hezkuntzaz, oroimenaz, militantzia ereduaz… aritu dira arratsaldeko saioetan, antolatutako zenbait taillerren bitartez.

Sare sozialen bitartez Sorturen idazkari orokor Arkaitz Rodriguez-ek ezagutarazi duenez, “oparoa izaten ari da @sortuEHko kideok Durangon burutzen ari garen Nazio Topaketa”.

Sortuk Durangon antolatu duen tailer baten irudia I Argazkia: Sortu

Sortuk berak zabaldutakoaren arabera, “sakoneko eraldaketari heltzeko beharra erakutsi dute arratsaldeko tailerretako ekarpenek”. Topaketan 222 lagun elkartu dira, Sorturen kongresuaren tesi politikoaren oinarriak jartzeko.

Bigarren Nazio Topaketa abuztuaren 28an egingo da, Oiartzunen.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude