SOS Kurkudik eskerrak eman dizkie suhiltzaileei

Leioako herri plataforma den SOS Kurkudik suhiltzaileei eskerrak eman dizkie gaur, asteartean Kurkudi mendian piztu zen sua amatatzeko azkar esku hartzeagatik. Era berean, eskerrak eman nahi izan dizkie ere berehala alarma jo zutenei.

Gainera, Kurkudi mendia defendatzeko sortutako plataformak adierazi duenez, suhiltzaileek baieztatu diete “inguruko baratze batean izandako suak eragin zuen Kurkudi mendiko sutea.

Azkenik, SOS Kurkudik, haurren hezkuntzari buruzko esaldi ospetsu bat parafraseatuz, gogoratu du jarraitzen duela pentsatzen “mendi bat babesteko tribu osoa behar dela”. Horregatik, ingurune naturala zaintzera eta Kurkudi mendiaren alde babestua salbatzera dei egin du.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude