Bihar, Otsailak 13, torturaren aurakako egunean, konzentrazioa egitera deitu du herriko Sortuk, arratsaldeko 19:30ean.
Bilkura Iparragirre Zeharkaleko Bulebarrean burutuko da, Egia osoa argitara lelopean.
Sortuk, bilkura horretan, “Euskal Herrian, minarekin batera bizitzen ikasi behar izan dugu. Tortura arma aski sofistikatua izan da euskal independentismoaren aurka jarduteko. Arma sistemiko eta sistematikoa. Baina 5.655 laguni egin dietena ez omen da gertatu”.
Horregatik, erakunde independentistaren aburuz, “egia osoa argitara emateko bide luzea geratzen da oraindik”. Sortuk dioenez “torturaren existentzia isilaraziz, sakonean gatazka politiko bat eskutatzen ari dira”.
“Egia osoa argitara ematea behar-beharrezkoa dugu, ez bakarrik gure mina arintzeko, baizik eta herri honek bake eta askatasun agertoki berri batera aurrera egiteko ere”.
Ezker Abertzaleko antolakundeak herritarrak deitzen ditu egoera hori salatu eta gainditzeko egindakoaren aitortza, demokrazia eta independentzia aldarrikatzeko Euskal Herriarentzat.