Irailaren 16, 17, 18 eta 19an egingo den UMORE AZOKA LEIOA 2021 dela eta, trafikoa eten egingo da Boulevardeko alboetako bideetan eta Leioandiko biribilgunean, kaleko jarduerak modu seguruan egin ahal izateko.
Boulevardeko alboetako mozketen datak eta ordutegiak honako hauek dira: Irailaren 16 eta 17an, 17:30etik 00:00etara; irailaren 18an, larunbata, 12:00etatik 15:00etara eta 17:30etik 00:00etara. Azkenik, irailaren 19an, igandea, 10:00etatik 15:00etara.
Bestalde, Leioandiko biribilgunean, irailaren 17an, ostirala, 22:00etatik 00:00etara moztuko da trafikoa; eta irailaren 18an, larunbata, 22:30etik 00:30era.