Txorierriko igogailua, berriro martxan

Txorierriko igogailua, berriro jarri du martxan Udalak gaur, abuztuak 5, asteazkena, behin zeuzkan arazo mekanikoak konponduta.

Igogailuaren matxuratzeak kexa ugari sortu zituen herritarren artean, ugariak izan baitira berau martxan jarri zenetik.

Azken Plenoan ere aipagai izan zen. Elkarrekin Leioak zein EH Bilduk bere kezka azaldu zuten igogailuaren inguruan. Alkateak esan zuenez, igogailluaren matxuren konponketek ez dote gasturik suposatu Udalari, denak azpiegitura eraiki zuen enpresak bere kargu konpondu baititu.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude