UDAko monitoreentzako lan-poltsa ireki da

UDA izenez ezagunagoak diren udalekuetan begirale gisa lan egin nahi dutenek, otsailaren 28ra arteko epea dute enplegu-poltsan izena emateko.

Izena eman nahi dutenek 16 urtetik gorakoak izan beharko dute, eta Eusko Jaurlaritzako dagokion sailak homologatutako aisialdiko begirale-titulua edo baliokidetasuna izan beharko dute. Horrez gain, euskarazko gutxienez B2 maila egiaztatu beharko dute.

Herritarren Arretarako Udal Zerbitzuetan (udaletxean eta Gaztelubiden) edo Udalaren Egoitza Elektronikoaren Erregistro Elektroniko Orokorrean aurkez daitezke eskabideak.

Info +

Deialdiaren oinarriak  Oinarriak

Eskaerak aurkezteko   Erregistro Elektroniko Orokorra (Egoitza Elektronikoa)

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude