Udalak birziklatzearekin bat egiteko kanpaina abiatu du

Bat egin birziklatzearen misioarekin Zerbitzuan izena eman ahal izango duzu, eta zure kita jaso udalerria zehar izango diren karpetan

Leioako Udalak herritarren laguntza eskatu nahi du, dagoeneko zerbitzuan izena emanda ez daudenak, ingurumena eta gure ingurunea zaintzeko dugun misioaren parte izan daitezen.

Etxean sortutako biohondakinak (gordinak edo kozinatuak) birziklatu ahal izateko bosgarren edukiontzia edo edukiontzi marroia erabiliz egiten den eguneroko lanak “ingurumenaren aldeko heroi bihurtzea nahi du”.

Misio horrekin bat egitea eta birziklatu landare- eta animalia-jatorriko materia organikoa edukiontzi marroian eskatzen du udalak. “Herritarren laguntzarekin, Leioa ingurumenarekin are konprometituagoa dagoen udalerria izango da”, dio udalak.

Bihartik aurrera informazio karpak kalean egongo dira birziklatzeari buruzko informazioa eskainiz eta edukiontzi marroia erabiltzen hasi nahi duten etxe berriei altan emanez. Karpa horietara joan ezin denak , Independentzia kaleko 10. zenbakian dagoen Informazio Bulegoan eman dezake izena, edo bestela, telefonoz egin dezake kontsulta.


Info +

Zerbitzuarekin harremanetan jartzeko  Independentzia kalea, 10 zenbakiko bulegoa

Telefonoz kontsultak egiteko  94.431.58.03

Karpetan informazioa jaso edota alta emateko egunak

  • Martxoak 17, Sakoneta, Sabino Arana etorbidea 77
  • Martxoak 18 Udondo, Agirre Lehendakaria plaza
  • Martxoak 22 (goizez) Lamiako, Langileria kalea 202
  • Martxoak 22 (arratsaldea) Kandelazubieta, Iparragirre etorbidea 76
  • Martxoak 23 (goizez) Pinueta,  Amaia kalea 18
  • Martxoak 23 (arratsaldea) Basaez, San Bartolome kalea 1

Karpen ordutegiak  11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude