Udalak diru-laguntzak eman dizkie osasuna sustatzeko lan egiten duten zazpi elkarteri

Leioako Udalak, Gizarte Ongizate eta Osasun arloaren bitartez, bizi-ohitura osasungarriak eta zahartze aktiboa sustatzen dituzten elkarteei esleitu dizkie jada udal diru-laguntzak. Guztira, zazpi elkartek 5.105 euro jasoko dituzte euren ekintzak martxan jartzeko.

Dirulaguntza jasoko duten elkarteak honako hauek izango dira: Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkartea, Azaleko minbiziari aurrea hartzeko kanpainarako; Adimen urritasuna duten pertsonen aldeko GAUDE elkartea, Biziki: zahartze aktibo eta osasungarriaren alde proiekturako; Bihotzez, sortzetiko kardiopatien elkartea, Familientzako arreta eta laguntza psikologikoa ospitale barruan eta kanpoan izeneko programarako; AHIDA, Bizkaiko Arretaren Urritasuna eta Hiperaktibitatea duten pertsonen elkartea, TDHA duten pertsonen eta haien senideen bizi-kalitatea hobetzen laguntzeko programarako; Arnasa Bizkaia, Fibrosis Kistikoa dutenen Bizkaiko elkartea, Leioan Fibrosis kistikoa duten pertsonei eta haien familiei laguntza integrala emateko programarako; Asebier Euskadiko Gaixotasuna Arraroen elkartea,  Bizkarhezur Bifidoa eta hidrozefalia, Osasuna sustatzeko ekintzak izeneko programarako; eta, azkenik, Eugenia Epalza Esklerosis Anizkoitzaren Fundazioa, Busti zaitez-Mójate por la esclerosis izeneko kanpainarako.

Dirulaguntza haun helburua da “programak eta ekintzak ahalik eta leioaztar gehienengana iristea, ahalik eta emaitzarik onenarekin; izan ere, jasaten ari garen pandemiak bereziki eragiten die erakunde horiekin lan egiten duten kolektibo ahulenei”, adierazi dute udaletik.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude