Udalak “eraso sexistarik gabeko uda“ kanpainarekin bat egin du

Leioako Udalak “eraso sexistarik gabeko uda” kanpainarekin bat egin du. Kanpaina hori, eraso sexistak prebenitzen laguntzeko Beldur Barik programaren barruan sortutakoa da, urtero Emakundek bultzatu eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Aldundiek eta EUDELek lagunduta gazteei zuzendutako kanpaina da hain zuzen ere.

Aurreko urteetan jaietako eraso sexistak prebenitzeko kanpaina egin da, baina Covid-19aren pandemiak eragindako aurtengo egoera berezia ikusita, kanpaina ez da jaietan oinarritu baizik eta udan, orokorrean.

Eraso sexistak prebenitzea “erakundeen kezka da, bereziki tokiko erakundeentzat, hiritarrengandik gertuen daudelako“ dio Udalak. Horregatik, “udan ere errespetuan, berdintasunean eta autonomian oinarritutako jarduerak bultzatzeko helburua du kanpainak.“

Horren ondorioz, herriko Udalak “jarrera aktiboa eskatzen du emakumeak errespetatzen ez dituzten edozein adierazpen fisikoren edo hitzezkoren kontra“ eta errespetuan, berdintasunean eta autonomian oinarritutako jarrera aldarrikatzen du. Eta gazteei espezifikoki baina hiritar guztiei deia egiten die “euren inplikazio eta jarrera aktiboarekin, udan jarrera sexistarik gabeko espazioak sortarazten laguntzeko.”

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.