Udalak etorkinen harrerarako baliabideen gida argitaratu du

Leioako Udalak gurera etorri berri diren pertsonek dituzten zerbitzu eta baliabide publiko guztiak biltzen dituen gida argitaratu du. Informazio hori publiko zabalago bati emateko, gida 7 hizkuntzatan argitaratu da, gure udalerrian bizi diren pertsonen hizkuntza-aniztasunari erreparatuta.

Udalak duela urtebete onartu zuen Immigrazio eta Bizikidetzarako II. Planean ezarritako helburuetako bati erantzuten dio gida honek. Dokumentu honen bidez, Udalak “ekintza-ildoak ezarri eta toki administrazioaren jarduna hobetu nahi du, gure gizarteko kultura-aniztasunean gizarte-kohesioa eta kudeaketa handiagoa lortzeko”.

Gidak “oinarrizko informazioa jasotzen du Espainiar estatutik kanpo Leioara iritsi berri den orok egin beharreko kudeaketa eta izapideei buruz. Interesgarria da, halaber, Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) aspalditik bizi diren eta beren esku dauden eta erabilgarri izan dakizkiekeen zerbitzuak eta/edo baliabideak ezagutzen ez dituzten edo erabiltzen ez dituzten pertsonentzat”. Gainera, zazpi hizkuntzatan argitaratua dago, atzerritarrengana modu zuzenagoan iristeko: euskara, gaztelania, ingelesa, frantsesa, errumaniera, arabiera eta txinera.

Zehazki, zazpi gairi buruzko informazioa biltzen du: erroldatzea, osasun-laguntza, gizarte-baliabideak, hizkuntzen hezkuntza eta ikaskuntza, kultura, aisia eta kirola, udal-izapideak eta telefono-direktorioak, besteak beste.

Dokumentua Leioako Udalaren webgunean kontsulta daiteke edo inprimatutako formatuan ere aurki daiteke, Udaleko eta Gaztelubideko Herritarren Arretarako bulegoetan eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan.


Info +

Udal webgunea   Inmigrazioa eta Kulturartekotasuna

II. Inmigrazio eta Bizikidetzarako udal Plangintza  II Plan de Inmigración e interculturalidad

Udal webgunea  Baliabide eta harrera Gida (euskaraz)

Udal webgunea  Guía de recursos y acogida (castellano)

Udal webgunea  Baliabide eta harrera gida (arabieraz)

Udal webgunea  Baliabide eta harrera gida (errumanieraz) 

Udal webgunea  Baliabide eta harrera gida (txineraz)

Udal webgunea  Baliabide eta harrera gida (inglesez)

Udal webgunea  Baliabide eta harrera gida (frantsesez)

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude