Udalak mugimendu feminista oztopatzen duela salatu du herriko sare feministak

Sutea gazte feminista taldeak Leioako Udalak “M8an eta urtean zehar jarri dizkigun trabak salatu” berri ditu M8aren inguruan zabaldu duenez.

Herrirko gazte feministen taldeak aipatzen duenez, “Azaroak 25aren osteko udalbatzarrean, “hezigabeak” garela, “esklusibotasuna” nahi genuela azalarazi eta udalarekiko komunikazio falta zegoela esan zuen alkateak”. Taldeak hori ez dela “inolaz ere horrela izan, edozer gauza antolatzeko orduan, Udalaren eta Andrak-ekin hitz egiten baitugu” adierzi du.

Gaineratu dutenez, alkatearekin bildu eta “barkamen publikoa eskatu genion aurreko gezurrak deuseztatzeko”. Diotenez, erantzuna hainbat hilabete beranduago heldu zitzaien, posta elektronikoz bidalitako gutun baten bidez, hots, “salaketa publikoak bai, baina barkamenak eskatzea modu oso pribatuan egin zuen” alkateak.

Horretaz gain, LAKET ahalduntze eskola berria “herriko mugimendu feminista kontuan izan gabe eraman da aurrera, modu “anarkikoan” egin zela onartuz”, diote ere.

M8ko ekimenak egiteko oztopoak

Iragan astean izandako M8aren ekimenen inguruan ere izandako oztopoak salatu ditu ere Suteak. Taldeak aurreko larunbatean bertso afaria antolatu nahi izan zuen, herriko emakume guztiontzat Ondizko Dorretxean, baina hau “erabiltzea ukatu zaigu -nahiz eta libre egon- inolako argumentu  ezta hautabiderik gabe ere”.

Bestalde, Udalak ez zuen onartu ere igandeko konzentrazio instituzionala aurreratzea “Bilbon egin zen herrialde mailako manifestaziora heltzea errazteko”. Manifestazioa Jesusen Bihotzetik irtetekoa zen, arratsaldeko 13:00etan, Euskal Herriko Mugimendu Feministak deituta.

Konzentrazio instituzionalaren ordua mantenduko zela behin jakinda, Suteak ekimen horren aurretik “txokolatada feminista antolatzea erabaki dugu”, eta hala ere “berriro ere  ezezkoa eman digute espazio hori Udalaren erabilpenerako gordeta dagoela esanez”, azaldu dut gazte feminista taldeak.

Udalaren konpromisoa borroka feministarekiko, “benetan zalantzazkoa”

Jarritako oztopo guztien aurrean, Suteak bere buruari galdetzen dio “ea non dagoen hainbeste goraipatzen duten gure Udalaren feminismo hori”, bere konpromisoa borroka feministarekiko “benetan zalantzazkoa” dela iritzita.  Sutearen neska feminista gazteen aburuz “Udalak mugimendu  herrikoia babestu beharko luke, herritarron lanaren balioa goraipatuz eta ez oztopatuz”.

Gertaera guzti hauen ondoren, taldekoek leioaztarrei azaldu nahi izan diete “botere harreman larri bat sufritzen ari garela udalaren aldetik”, argi utzirik “espazioen erabilera baino ez dugula eskatu, laguntza ekonomikorik gabe”.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude