Udalak ordubete luzatu du terrazen ordutegia

Udalak ordubete luzatu du udako asteburuetan terrazak erabiltzeko ordutegia. Horrela, datorren asteburutik aurrera, kanpoko terraza duten Leioako ostalaritza-negozioek gauerdira arte irekita eduki ahal izango dute ostiral, larunbat eta jaiegun bezperatan, irailaren 30a arte.

Neurri hori bat dator Alarma Egoeraren ondorioz hartutako neurriekin eta, murrizketa horiek herriko ostalaritzari eta jatetxeei eragindako inpaktu ekonomikoa arintzea dute helburu.

Hala ere, Udalak “ostalarien eta bezeroen erantzukizuna eskatzen jarraitzen du”, osasun agintariek gomendatutako segurtasun eta higiene neurriak mantentzeko, COVID 19aren hedapena ekiditeko.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude