Ukrainako herriari babesa adierazteko elkarretaratze isila

Leioako Udalak bat egin du tokiko eremuari zuzendutako ekimenarekin, udal gobernuen babesa eta elkartasuna adierazteko Ukrainako herriari.

Hori dela eta, gaur, asteazkena, 12:00etan, bost minutuko elkarretaratze isila egin da udaletxearen aurrean, Ukrainako herriari babesa eta elkartasuna adierazteko.

Bertan parte hartu dute EAJ/PNV, EH Bildu, PSE eta PP udal langile eta herritar andanarekin batera.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.