Bihar, abenduaren 15ean, izango da XXXII. Nekazaritza eta Abeltzaintza Azoka herrian. Gure herriko produkturik onenen postuak, Idiazabal Gaztaren lehiaketa tradizionala eta publiko guztiei zuzendutako jarduerak (herri kirolak, euskal dantzak, bertsolariak, haurrentzako tailerrak, etab.). Goizean, 10: 00etatik 15:00etara bitartean, J.R Aketxe plazan eta Bulebarrean.
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoatik etorritako 75 ekoizle eta artisau bisitatuko gaituzte, baina gehienak Bizkaitarrak izango dira (Abadiño, Orozko, Otxandio, Karrantza, Erandio, Markina, Gernika, Leioa, Urduña, Kastrexana, Larrabetzu, Zornotza, Gatika, Loiu, Sondika, Zamudio, Igorre, Muxika, Mendata, Bermeo, Maruri – Jatabe, Gordexola, Mallabia, Bilbo, Trapaga, Berango, Urduliz, Gamiz). Goiz osoan zehar produktuen dastaketa eta salmenta izango da, hala nola, patea, txerri eratorriak, barraskiloak, ogia eta pastela, eztia, baratzeko produktuak, landare eta loreak, txakolina, sagardoa, gazta, fruta eta abar.
Abereen erakusketaz ere gozatu ahal izango da, gutxi gorabehera 100 abelbururekin, hala nola behiak, idiak, zaldiak, poniak, astoak, ahuntzak, ardiak, eta abar. Horietako asko Bizkaian eta Autonomia Erkidegoan hainbat lehiaketatako irabazleak izan dira. Aurten 1.200 kg-ko hainbat abelburu eta 1.000 kg inguruko behiak egongo dira. Behiei dagokienez, arraza ezberdinak ikusi ahalko dira: Txerolesa, Pirenaika, Blonda, Limusina, Asturiana eta Frisona.
Ekitaldiei dagokienez, goizean zehar euskal dantzak izango dira Gure Ohiturak dantza taldearen eskutik, Lamiako Maskaradako erraldoien kalejira, txistularien kalejira, Nerbioiko Zetreria erakustaldia eta bertso saioa Miren Amuriza, Andoni Egaña eta Inazio Vidal bertsolarien parte hartzearekin. Horrezaz gain, denboraldiko onddo eta sagardo dastaketa ere egongo da, Zazpi Elkartearen eskutik.
Bestalde, txikienek ponian paseatzeko eta birziklatzeko tailerrak egiteko aukera ere izango dute Jose Ramon Aketxe plazan.
Lehiaketei dagokienez, Bizkaiko ekoizleentzako Leioako udalaren Idiazabal Jatorri Izendapeneko Gazta Lehiaketaren XXI. edizioa izango da. Eta Behi politena eta Pisu gehien duen behia lehiaketetan parte hartu ahal izango da: guztien artean azokako produktuen saski bat zozketatuko da, behi irabazleek sari bat jasoko dutelarik.
Laburrean
XXXII. Nekazaritza eta Abelzaintza Azoka
Programa
10:00etan Azokari hasiera ematea
Goiz osoan zehar
- Abere erakustaldia (Bulebarrean behiak eta idiak; Errekalde Plazan zaldiak, ahuntzak eta ardiak)
- Nekazal produktuen erakusketa, dastatzea eta salmenta Bulebarrean eta Jose Ramon Aketxe eta Errekalde Plazetan
- Ehiza-hegaztien erakustaldia. Jose Ramon Aketxe Plazan. Bizkaiko Zetreruak
- Animazioa. Leioako Txistu Doinuak Elkartea, Udondoko Txikiteroak, Trikitilariak eta Lamiako Maskaradaren Erraldoiak
- Haurrentzako tailerrak. Aterkinekin birziklapen tailerra. Jose Ramon Aketxe Plazan
- Zure taldeko argazkirako txokoa. Jose Ramon Aketxe Plazan
- Lehiaketak “Behi politena” eta “Behi astunena”. Azokara hurbiltzen den edonork bozkatu dezake eta parte hartzaileen artean azokako produktuz beteriko otzara bi zozkatuko dira.
11:00etan
- Euskal dantzak Gure Ohiturak Dantza Taldearekin. Bulebarra
- Herri Kirolak. Aizkolariak, Harrijasotzaileak, Trontzalariak, Ingude altxatzea, Lokotx biltzea, Txinga erutea, Zaku eramatea eta Lasto altxatzea. Errekalde Plaza
11:30ean Azoka bertso jira: Miren Amuriza, Andoni Egaña eta Inazio Vidal. Errekalde Plaza, J.R. Aketxe Plaza (12:00etan) eta Bulebarrean (12:30ean).
12:00etan
- Poneyak. Bulebarra
- Idiazabal Gazta jatorri-deituraren Ekoizle Bizkaitarrentzako XXI. Leioako Udala Lehiaketa eta gazta dastatzea. Bulebarra
- Sasoiko onddo eta zizen eta Eusko Labeldun Sagardoa dastatzea. J.R. Aketxe Plaza. Laguntzailea: Zazpi Mikologia Elkartea eta Eusko Label
13:00etan
- Behi eta idi arrazak pisatu eta azaltzea. Bulebarra
14:00etan
- Gazta Lehiaketaren eta postuen eta partaideen girotze lehiaketaren sari banaketak eta azokako produktuz beteriko otzaren zozketa (parte hartzeko ticketak azokako postuetan banatuko dira)
15:00etan
- Azokaren Amaiera