Zerga erreforma abian jartzearen beharra defendatu du EH Bilduk EAEko Finantzen Kontseiluan

Diru bilketa bidezkoagoa bermatzeko helburuarekin, zerga erreforma abian jartzeko beharra defendatu du EH Bilduk gaur egin den Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Finantzen Kontseiluan. Nagore Alkorta Eudeleko lehendakariordea eta Azpeitiko alkatea izan da EH Bilduren ordezkaria Finantzen Kontseiluan, eta bertan aldarrikatu du zerga erreformaren beharra. “Egungo errealitatea deskribatzen duen argazki bat egitea eta diru-bilketa murriztu dela esatea ez da nahikoa. Orain inoiz baino ageriago geratzen ari da zerga erreforma egitearen beharra, bitartekoak igo eta sistema justuago batera joateko”.

Gaur goizean Lakuan egin den bileran, egungo diru-bilketa sistemaren zamarik handiena soldatapeko langileek hartzen dutela azpimarratu du Alkortak, PFEZ eta BEZ zergek hartzen dutelako portzentualki pisurik handiena. Gainera, datuek agerian utzi dute, beste behin, sozietateen zergaren pisu portzentuala jeisten ari dela.

Udalen eta horien finantzazioaren defentsa ere egin du Alkortak ggaur. “Udalentzat ez da nahikoa esatea diru-bilketa txikiagoa dela aurten. Udalek baliabideak behar dituzte herritarren beharrak asetzeko”, nabarmendu du EH Bilduko ordezkariak. Azpeitiko alkate eta Eudeleko presidenteordeak Udalen defizitari buruzko hainbat proposamen mahai gaineratu ditu.

Horrela, Europako Funtsetatik datorren diruaren %30 udalek kudeatzea proposatu du (%20 zuzenean eta %10 garatzen ari diren proiektuen bitartez) Espainiako Gobernuarekin adostutako %0,9ko defizita % 50ean foru aldundien eta udalen artean banatzea proposatu du. Era berean, saldo negatiboa duten eta aldundiaren urteko partidaren zati bat itzuli behar duten udalen kasuan, itzulketa zatituta egin ahal izatea hiru urteko epean.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude