Zineforuma antolatu du Udalak LGTBIfobiaren aurkako eguna dela eta

Dagoeneko jaso daitezke gonbidapenak Kultur Leioan

Dagoeneko jaso daitezke Berdintasun Arloak LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna dela-eta antolatutako zineforumerako gonbidapenak. Kultur Leioako Auditoriumak “La (Des) educación de Cameron Post” filmean oinarritutako zineforuma hartuko du maiatzaren 19an (18:00etan). Eva Vazquez izango da saioaren dinamizatzailea, eta filmaren gaiari sarrera bat egiteaz arduratuko da.

Desirée Akhavan zuzendariaren “La (Des) educación de Cameron Post” filma aukeratu da, eta Chloë Grace Moretz du protagonista, 2018ko Sundanceko Zinemaldian Epaimahaiaren Sari Nagusia irabazi zuena. Cameronen istorioa kontatzen du (Chloë Grace Moretz), God ‘s Promise (Jainkoaren promesa) izeneko terapia zentro batera eramaten duten neska bat, non bere orientazio sexuala eraldatzen saiatzen diren eta praktika zalantzagarriekin borrokatu beharko duen. Gaur egun oraindik bide luzea dago egiteko sexu-orientazioen onarpen sozialari dagokionez. Film hori beharrezkoa da ikusarazteko oraindik ere pertsona batzuk koartatuta sentitzen direla diren bezalakoak adierazteko orduan, beren nortasuna eta sexu-orientazioa edozein izanda ere.


El tráiler de la película

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.