“Zubi guztien gainetik, Mugarik ez!, Transnazionalik ez!” ekimena Leioan gaur

Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxak planteaturiko nazioarteko V. ekintza da Zubi guztien gainetik, Mugarik !, Transnazionalik ez! izenburuarekin ezagutzen ari den ekimena. Ekimen honetan, transnazionalak, mugak eta migrazio-politikak ikusgarri egin eta salatu nahi dituzte, “sistema arrazista, kolonial, kapitalista eta heteropatriarkalaren tresna diren aldetik, izateaz gain, pertsona migranteen zein jatorrizko lurraldeetan daudenen bizitzak zapaltzen dituztelako”.

“Europaren ongizatea zein pribilegioren gainean bermatzen den identifikatu eta logika horretan guk zer erantzukizun eta ardura dugun ere hausnartzera gonbidatzen zaituztegu”, diote ere; “baita sortuko diren arrakalei so eginez, gure alternatiba indibidual zein kolektiboen bidez sisteman pitzadurak zabaltzera ere”.

Bada gaur, otsailaren 21ean, igandez, Leioara helduko da Euskal Herriko herri ezberdinetako talde feministen zapi morea jaso eta Irun-Hendaian burutuko den ekimenera eramateko. 13:30ean helduko da furgoneta gure herrira, Avanzada gaineko Bulebarrera, bertan eikimen xumea egingo delarik,

Ekimen honetan Euskal Herriko 27 eskualdek baino gehiagok erantzun diote Emakumeen Mundu Martxaren V. Ekintzan parte hartzeko deiari. Orain, atzo hasi eta 27ra arte, eskulde bakoitzeko herri batetik igaroko dira talde feministek diseinaturiko zapiak jasotzeko, mugen, arrazakeriaren eta transnazionalen botere korporatiboaren aurkako konpromiso kolektiboak adierazteko.


Info + 

EHko Emakumeen Mundu Martxa  Zubien gainetik, mugarik ez!, transnazionalik ez! ekimena 

Euskal Herriko EMMren V. Nazioarteko Ekintza

Bandera moreak V. Ekimen honen bideoklipa

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude