Aintzatespen ekitaldia 25 urtetik gorako jarduera duten Leioako saltokiei

Bere dedikazio eta ahaleginari esker, Leioako merkataritza- eta zerbitzu-sarea gure udalerriko nortasun-ezaugarri garrantzitsuenetako bat da. Lan hori eskertzeko sortu du Udalak Leioa Open Dendak kanpaina, “establezimendu bakoitza bakar eta pertsonal bihurtzen duen giza alderdi horren garrantzia azpimarratzeko”.

Kanpaina horrekin Leioan eta leioaztarren bizitzan 25 urte baino gehiago daramaten establezimenduak omendu nahi ditu Udalak. Leioako 25 urtetik gorako establezimenduak identifikatzeko, tokiko instituzioak herritarren laguntza eskatu du. Holako establezimendurik ezagutuz gero, Behargintza Leioarekin harremanetan jartzeko eskatzen du. Eta norberaren denda edo zerbitzu-enpresa bada, datuak bialtzeko eskatzen du.

Martxoaren 16an, 20:00etan, Kultur Leioan Leioa Open Dendak omenaldia egiteko asmoa du Udalak. Edukiera antolatzeko eta erabiltzeko arrazoiak direla eta, eserlekuak eskaera-dataren arabera erreserbatuko dira, paertsona bakoitzeko gehienez bi gonbidapenekin.


Info +

Norberaren establezimenduen datuak bidaltzeko  Formularioa

Omenaldi-ekitaldira herritar giga joateko  Gonbidapena eskatu

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.