Urteroko mantentze-lanak egin ostean, Sakoneta kiroldegiko igerileku estali biak datorren astelehenean, irailak 5, irekiko dira, udaren ondoren irekitzeko aurreikusitako eguna baino astebete lehenago. Ordutegiari dagokionez, zerbitzu jarraitua emango da, 07:00etatik 21:00etara.
Urteko mantentze-lanak
Urtero legez, igerileku bietan egin dira mantentze-lanak. Igerileku txikian egindako lanek –konponketak eta margotze-lanak– behar izan dute denbora gehien. Lanen erritmo onari esker aurreratu ahal izan da astebete igerilekuak irekitzeko eguna.