Egitarau birtuala jarri da martxan konfinamendua bigunago bilakatu nahian

@berrogeialdia_leioan izeneko Instagram kanala zabaldu da kultur emanaldiak, hitzaldiak, kirol saioak eta beste hortik zabaltzeko konfinamendua irauten duen bitartean.

Egitaraua atzo hasi zen, Amaia Santotomasen “Osasun aholkuak” izenburuko hitzaldiarekin goizean, herriko bertsolariek (Beñat, Peru eta Inazio Vidal anaiak eta Arrate Illaro) eskeinitako aldi bereko bertso saioarekin arratsaldean eta Leire Zorraquin neska gaztearen kontzertu akustikoarekin gau partean.

Prestatu duten agitaraua datorren igandera arte luzatuko da, salbuespen batekin: ez da ezer eskainiko apirilaren 21 eta 22an, alor kulturaleko zenbait eragilek deitutako greba kultural digitalarekin bat eginik.

Hala ere, ekimena edozein herriko pertsonari edo talderi zabalik dago, eta proposamenak bidali daitezke @berrogeialdia_leioan Instagrameko orrialdearen bitartez edots zabalduleihoa@mail.com helbide elektronikora.

Gaurko eta hurrengo egunetako saioak, eguerdiko 12:00etan, arratsaldeko 18:00etan eta gaueko 21:00etan honako hauek izango dira:

Apirilak 19, igandea

  • 12:00etan  Zumba-saioa (Lierni Quesada)
  • 18:00etan  Berbaldia: “Bizitza osasungarria? Mitoak eta zalantzak” (Iñigo Diez)
  • 21:00etan  Kontzertua (Pello Melendez)

Apirilak 20, astelehena

  • 12:00etan  Abesti baten analisi musikala (Ane Rodriguez)
  • 18:00etan  Bertso-ikastaroa (Xabi Sainz de la Maza)
  • 21:00etan  Berbaldia: “Konfinamendua eta osasun mentala” (Oier Pastor)

Apirilak 23, asteartea

  • 12:00etan  Yoga- eta pilates-ikastaroa (Lierni Quesada)
  • 18:00etan  Feminiztegia (Sutea Gazte Talde Feminista)
  • 21:00etan  Elkarrizketa: Yaser Hamed

Apirilak 24, ostirala

  • 12:00etan  Berbaldia: “Erreklamazioak COVID-19 garaian” (Jon Ortiz)
  • 18:00etan  Eskupilotako tako-tailerra (Eneko Uribe)
  • 21:00etan  Errezeta: Berenjena beteak (Sukaldari gazteak)

Apirilak 25, larunbata

  • 12:00etan  Gitarra-ikastaroa (Asier Izquierdo)
  • 18:00etan  Kontzertu akustikoa (Nerea Erice)
  • 21:00etan  Pizza prestatzen (Pitxote Salbaje)

Apirilak 26, igandea

  • 12:00etan  Luzaketa-saioa (Alazne Campo)
  • 18:00etan  Berbaldia: “Zain dezagun Kurkudi mendia” (SOS Kurkudi)
  • 21:00etan  Monty Hall-en problema (Ander Elkoroaristizabal)
Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude