Gaur emango diote hasiera Kultur Leioaren Auditoriumean Perseo zineforumaren denboraldi berriari. “Arabiar herrialdeak eta Iran” izeneko zikloa abiaraziko dute gaur, 20:00etatik Aurrera, proiektatuko duten “El viajante” pelikularekin.
Pelikula honek polemika handia sortu zuen Oscar sarietan film atzerritar onenaren saria jaso zuenean, Trump-en migrazio legeak zirela eta, zuzendariak sari banaketara ez joatea erabaki baitzuen. Asghar Farhadik etxe barruko drama psikologiko bat aurkezten digu. Ernad (Shahab Hosseini) eta Rana (Taraneh Alidoosti) Teheranen duten pisua uztera behartzen ditu edifizioaren erortze arriskuak. Beste apartamento batera lekualdatzen dira, baina aurretik bertan bizi izandako emakumearekin erlazionatutako gertaera batek bikotearen bizitza dramatikoki aldatuko du. Filmak hainbat gai unibertsal lantzen ditu (etika, genero indarkeria, enpatia, mendekua…) eta hausnarketa moral batera bultzatzen du ikuslea.
‘El viajante’
Urtea: 2016 Herrialdea: Irán Zuzendaria: Asghar Farhadi Aktoreak: Shahab Hosseini, Taraneh Alidoosti, Babak Karimi, Mina Sadatiora Generoa: Drama I Drama psikologikoa