Gaur, kotxe karabana eta kazerolada Bulebarrean

Gaur, urtarrilak 29, kotxe karabana burutuko da biharko Greba Orokorra iragartzeko. Ekimena Lamiakoko metro geltoki ondotik -Elizaren aldean- aterako da, gaueko 20:30ean, hortik beira-putzegilearen biribilgunerantz abiatzeko. Kotxeek hortik Lamiakorantz hartuko dute, Txopea auzoa igaro eta iruttiondo kaletik Luis Bilbao Libanorantz jotzeko. Kale horretatik Avanzada sartu eta ezkerrera joko dute, Bulebarrera heltzeko.

Pentsio duinen kazerolada Bulebarrean

Euskal Herriko Pentsiodunek egindako deiari jarraituz, gaueko 21:00etan kazerolada egingo da Iparragirre Zeharkaleko Bulebarrean.

Asmoa zarata ateratzea da, pentsio duinak aldarrikatu eta biharko Greba Eguna iragarri delarik.

Antolatzaileek 15 minutuko ekimena iragarri dute. Ondorioz, 21:15ean bukatuko da.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude