Haurrentzako igeriketa-ikastaro berrietarako izen-ematea irekitzear dago

 Ikastaroak 4 hilabete eta 12 urte arteko haurren taldeei zuzenduta daude

Udaleko Kirol Sailak plaza berriak eskaini ditu haurrentzako igeriketa-ikastaroetan, hiru adin-tartetan banatuta: 4 eta 46 hilabete arteko haurtxoak (adinaren arabera banatuta), 4 eta 6 urte arteko haurrak, eta 5 eta 12 urte arteko haurrak.

Izena emateko epeak

Aurreinskripzio-epea astelehenean hasiko da (irailak 5) lehentasuna dutenentzat (aurreko hiruhilekoan prestakuntza jaso dutenentzat); aitzitik, izen-emate berrientzat, epea irailaren 12an hasiko da eta 15ean amaitu.

Plazen zozketarako inskripzioa Sakonetan egin ahal izango da, presentzialki, edo posta elektroniko bidez. Postaz eginez gero, leioakirolak.leioa.eus orrian jaitsi daitekeen artxiboa erantsi beharko da, eta, ondoren, posta elektronikoaren bidez igorri Sakoneta kiroldegiko atezaintzara.


Info + 

Igeriketa ikastaroak  Haurtxoentzat

Igeriketa ikastaroak  4-6 urteko ume txikientzat

Igeriketa ikastaroak  5-12 urteko ume txikientzat 

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.