Erandioko Mugimendu Feministak kazerolada deitu du gaur, uztailak 22, ostirala.
Salaketa-ekimena arratsaldeko 20:00etan Josu Murueta Plazan (Astrabudua) konbokatu dute, Erandioko auzokide batek jasandako eraso matxista deitoratzeko.
Gizon horri leporatzen zaio ere Leioan, Ondiz auzoan, 2015ean eta 2017an izandako eraso sexualen ustezko egilea izatea.
Gizona asteartean atxilotu zuen Ertzaintzak Loiuko aireportuan, eta ADN proba egin ostean baieztatu ahal izan zen duela gutxi Erandion nerabe baten aurka izandako eraso sexistaren egilea eta gure herrian 2015ean eta 2017an izandako erasoen egilea pertsona bera zirela.
Leioan erasotutako biktimak emakume bat eta adin txikiko neska bat dira. Bi kasuon ikerketetan semen-lagin bana jasota zituen polizia zientifikoak, eta, orain, horiek atxilotutako gizonezkoarenarekin bat datozela baieztatu dute.