Etxerat, euskal preso eta iheslari politikoen senide eta lagunen elkarteak jakinarazi duenez, lau euskal preso hurbildu dituzte hego Euskal Herriko kartzeletara.
Hala, Oskar Barreras Díaz preso bilbotarra Logroño espetxetik Basauriko espetxera hurbildu dute. Jon Mirena San Pedro Blanco bilbotarra ere, Dueñaseko espetxetik Basaurira ekarri dute.
Bestalde Lola López Resina Logroñoko kartzelatik Zaballakora hurbildu dute. Eta Mikel Sansebastian Gaztelumendi preso lesakarra Soriako espetxetik Zaballakora ere ekarri dute.
Bestalde, Luis Mariñelarena Garziandia Iruineko espetxetik Martutenekora lekualdatu dute.