Manifestazioa Bilbon euskal Errepublikaren alde, “aurrera egiteko”

Manifestazioa deitu du Euskal Herria Bildu Bilbon Euskal Errepublikaren alde biharko, “Aurrera egiteko, Euskal Errepublika” lelopean. EH Bilduk dioenez, Euskal Errepublikak “demokrazian, eskubide sozial eta politikoen defentsan, pentsio duinetan eta gizarte femnista baten eraikuntzan” tresna eraginkorra izango da. 1978ko espainiar Konstituzioak, aldiz,  “eskubideak ukatzen dizkigun tresna da”, EH Bilduren aburuz.

“Herri bezala ditugun arazoen iturria Espainiako Konstituzioan dagoela salatzeko, manifestazioa egingo dugu Bilbon Euskal Errepublikaren alde” adierazi du EH Bilduk. Bere Koordinatzaile orokor Arnaldo Otegik esan duenez, “frankismoa sotengatu zuten sektoreak inpunitate osoz bihurtu ziren demokrata egun batetik bestera, batasun sakratua ildo bezala hartuz eta alternatiba ekonomikoei atea itxiz”.

Otegiren aburuz, “burujabetza, nahi dugu ez soilik independentzia eskuratzeko, baizik eta hemen dena erabaki denon artean”.

Manifestazioa eguerdiko 12:00etan abiatuko da Bilboko Bihotz Sakratutik.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude