Munduko Landareen III. Azoka UPV/EHUren Arboretumean

LEKUA: UPV/EHUko Leioako Campusaren Arboretum-ean

NOIZ: 2017ko irailaren 30ean, larunbatez.

BUKAERA: 2017KO urriaren 1a, igandez-

ORDUTEGIA: 10:00 – 18:00 bitartean

Larunbatean, irailak 30ean, UPV/EHUko Arboretumen, Munduko landareen III. azoka hasiko da. Azokaren antolatzaileak Bizkaiko Foru Aldundiko Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Saila eta Euskal Herriko Unibertsitatea izan dira, eta laguntzaileak, berriz, Leioako eta Erandioko udalak eta BBKren Gizarte Ekintza.

Bi egunetan zehar, goizeko 10etatik arratsaldeko 6ak arte, azoka landare-ekoizleen bilgunea izango da eta munduko bazterretako hainbat espezie eta barietate erakutsi ahal izango dira. Orain arte egindako edizioetan, publiko arrakasta izan du. Aurten, 36 erakusketariek aurkeztuko dituzte haien bildumak. Bisitariek bost kontinenteetako landareak miretsi eta erosi ahal izango dituzte, oso prezio onean. Nahiz eta gehienak ezezagunak izan gure latitudean, erraz hazi ahal izango dira Euskal Herriko lorategi eta balkoietan.

Hainbat ekoizle etorriko dira Euskal Herritik, Estatuko gune batzuetatik ( Malaga, Valentzia, A Coruña, Asturias, Bartzelona eta Madril) eta Frantziatik. Eta era guztietako landareak erakutsiko dituzte: bonsaiak eta zuhaitz zein zuhaixka apaingarriak,landare tropikal eta azpitropikalak, kaktusak, landare haragijaleak, ostargi-belarrak, iratzeak eta bildumako zitrikoak.

Inguru pribilegiatu batean kokatuta izango da azoka, EHUko Arboretumean hain zuzen, Leioako campusean. Leku horrek sekulako interesa du botanikari eta landarezaleentzat.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.