“Nire Jugoslavia hain ulertu gabea” liburuaren aurkezpena ostegunean Kultur Leioan

Koldo Tellituk idatzitako Neure Jugoslavia, hain ulertu gabea liburua ostegunean, martxoaren 2an, aurkeztuko da Leioan, Kultur Leioaren laugarren solairuan dagoen prentsa-aretoan, 19:00etan. Idazlearekin batera, liburuaren azalaren egilea ere, Haize Bilbao, bertan izango da.

Koldo Tellituk, Euskal Herriko Ikastolen Elkarteko lehendakariak, liburuak bi zati nagusi dituela dio. Lehenengoan Jugoslaviarko esperientzia autogestionario sozialistari begiratzen dio. Bigarrena jugonostalgikoentzako bidaia gida moduko bat dela dio egileak, non Jugoslaviara egindako bidaiak eta bertako leku esanguratsuen errepasoa egiten dituen, arreta berezia jarriz esperientzia sozialistarekin eta partisanoekin lotutakoetan.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude