Pinuetako ludotekan izena emateko epea gaur bukatzen da

Pinuetako ludotekak bigarren hiruhilekorako izena emateko epea ireki die Leioako bizilagunei, programazio-proposamen berriekin, zerbitzuak segurtasun- eta higiene-neurrietara egokituta eta blogean kontsultatu ahal izango diren edukiera eta protokoloak egokituta, berme guztiak izateko bai langileentzat bai erabiltzaileentzat.

Zerbitzua astelehenetik ostegunera emango da, arratsaldeko ordutegian, 17:30etik 19:30era, eta ostiraletan 17:00etatik 20:00etara.

Adinaren eta egunen araberako banaketa egongo da, burbuila taldeak sortzeko asmoz. Horrela:
1. Taldea: 5-7 urte: astelehenetan eta asteazkenetan, 17: 30etik 19: 30era
2. Taldea: 8-9 urte: astearte eta ostegunetan 17: 30etik 19: 30era
3. Taldea: 10-12 urte: ostiraletan 17: 00etatik 20: 00etara

Bigarren hiruhilabeterako (urtarrila-martxoa) haurren izen ematea bideratu ahal izateko, Pinueta Ludotekaren blogean dagoen izen-emate inprimakia bete beharko da abenduaren 22an gehien jota.

Ludotekako jarduerez gain, konfinamenduan sortutako blogaren zerbitzua mantentzen da, non etxean praktikan jartzeko erronka, esperimentu, joko eta jarduera ezberdinak ezagutzen jarraitu ahal izango dugun.


Info +

Ludotekan izena emateko 2. hiruhilean  Pinuetako blogean izena eman Blogean

Blogean dauden aktibitateak   Ludotekaren blogean dauden aktibitateak

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude