Leioa Kirol Elkarteak (S.D. Leioa) salgai jarri ditu 3 musuko mota klubaren armarriarekin.
Leioa Kirol Elkarteak ateratako musukoen salmenta puntuak Leioako La Toscana Decoración dendak dira, Estartetxe kaleko 5 zenbakian eta Luis Bilbao Libano kaleko 36 zenbakian.
Maskara hauek FFP2 musukoen baliokideak dira eta UNE-EN14683 eta UNE-0065 metodoak erabilita eta CEE/93/42 araudi europarra jarraituta frogatuak izan dira.
Musukoak garbigarriak eta berrerabilgarriak dira, 60º baino gehiagoko 25 garbiketa onartuz. Maskaren iragazpen ahalmena %95-ekoa da aerosolen kasuan eta %94-koa, partikulen kasuan.
Hiru diseinu daude eskuragai, hauek guztiek klubaren armarria aurrealdean dutelarik. Maskaren prezioak honako hauek dira: 5 € helduentzako eta 3 € haurrentzako armarri handia erdian eta atzealde gorri-urdina duen modeloa; 7 € musuko urdina muturreko formarekin eta armarri txikiarekin, administracion@sdleioa.com e-posta helbidean eskatuz gero; eta 8 € maskara urdina forma kirurjikoarekin eta armarri txikiarekin egindakoa.