Antzerkia
Tartean Teatroa (Euskal Herria)
Simplicissimus umorezko kabareta da umorearen mugak aztertzen dituena. Haien lana askatasun osoz egin nahi izateagatik jazarpena sufritu eta sufritzen duten komikoei omenaldi bat da. Simplicissimus kabaret musikala da, zuzenean antzeztu, kantatu eta jotzen duten musikari-aktoreekin. Simplicissimus XXI. mendeko kabareta da, erroak sakonki erroturik dituelarik XX. mendeko Europako gerrarteko garaian.
Simplicissimus XVII. mendeko Alemaniar nobela pikareskoaren izenburua da, non Hogeitamar Urtetako Gerra-ren izugarrikeriak kontatzen diren umore klabean. Gerrarteko Kabaret baten izena ere izan zen.
Lan honen muina, gerrarteko hiru alemaniar komikoen bizitza ikaragarri eta ederra dira: Fritz Grunbaum, Kurt Gerron eta Werner Fink. Hiru komiko hauen historia nazien terrore eta konzentrazio esparruekin estuki loturik dago. Baina ez dute naziei buruzko istorio bat kontatu nahi, ez eta konzentrazio esparruei, ez eta juduen arazoari buruzkoa. Benetako gertaera historikoen erreferentziak baztertu gabe, Simplicissimus espazio eta denbora mugak gainditzen ditu. Ez ditugu gertaerak kontatu nahi iraganeko pasadizua bailiran, berriro gertatu daitekeen zerbait bezala baizik.
Laburrean
Dramaturgia Patxo Telleria
Zuzendaritza Patxo Telleria eta Jokin Oregi
Antzezleak Patxo Telleria, Olatz Ganboa, Getari Etxegarai
Musikaria Adrián Garcia de los Ojos
Jantziak eta eszenografia Ikerne Giménez
Iraupena 90′
Hizkuntza Euskaraz
Lekua Kultur Leioaren Auditoriumean
Eguna Abenduaren 20an, ostiralean
Ordua 20:30ean
Sarrera 12 €
Info +
Webgunea www.tartean.com