Udalak herrian izandako genero-indarkeriako kasua errefusatzeko elkarretaratzea deitu du

Leioako Udalak errefusatu egin du bizilagun batek bere bikotekideari eragindako genero-indarkeriako kasu bat, eta elkarretaratzea deitu du gaurko, abuztuak 14, 12:00etan, Iparragirre Zeharkaleko Bulebarrean

Udalak irmoki errefusatu du emakume batek bikotekidearengandik jasan duen genero-indarkeriako kasua, eta elkartasuna helarazi die bai biktimari bai haren familiari. Gainera, elkarretaratzea deitu du gaur, 12: 00etan, Iparragirre Zeharkaleko Bulebarrean.

Leioako Udalak gogoratu du emakumeenganako indarkeria (psikologikoa, ekonomikoa, fisikoa, sexuala) emakumeen duintasunaren eta segurtasun fisiko nahiz moralaren eraso larria dela, eta, ondorioz, giza eskubideen urraketa larri eta onartezina.

Egoera horrek Leioan berdintasuna gauzatzeko Udalak eta herriko gizarte osoak duten erantzukizunaren aurrean jartzen gaitu.

Hori dela eta, Udalak elkarretaratzea deitu du gaurko, abuztuak 14, 12: 00etan Iparragirre Zeharkaleko Bulebarrean. Halaber, osasun-agintariek eskatutako neurriak mantentzea gogorarazten da.

Udalak, gainera, antolatzen diren gaitzespen-ekintza guztiekin bat egin du.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude