Zer berri? :: “Abuela maitea”, ETS taldearen disko berriaren aurrerapena

ETS (En Tol Sarmiento) talde arabarrak Abuela maitea, taldearen kantari Iñigo Etxezarretak galdu berri duen amonari egindako omenaldi-kanta argitaratu berri du. Kanta taldeak azaroan argitaratuko duen disko berrian agertuko da.

“Hurrengo diskoaren abestiak argitaratzen hasiko gara irailetik aurrera”, aurreratu zuen ETSren taldeko konpositore eta kantariak Bilboko Aste Nagusian kontzertu jendetsua (15.000 ikusle) eman ondoren. Eta halaxe egin du taldeak bere kantariaren amama Isidrari eskainitako kanta honekin.

“Disko berriarekin, urte askoan egin dugunetik urruntzen ari garelarik, batez ere rocka eta ska, oinarri popagoa azaleratzen ari da, gitarren distortsioak eta erritmo azkarrak zerbait baztertzen ari baita”, aitortu du Etxezarretak.


ETSren Abuela maitea kanta berriaren bideoklipa

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude