Zer berri? :: “EH Distopikala”, Gatibu taldearen disko berria

EH Distopikala diskoan, Gatibuk rocketik haragokoak diren sonoritate berriak landu ditu, orain arteko diskorik dantzagarriena ontzeraino. Pop elektronikoa, funkya, ahaire latino eta tropikalak sortu dituzte estilo horietan aritzen den Emili Bosch ekoizlearen gidaritzapean.

Diskoaren izenburuak bi gogoetari erantzuten die: batetik joan den mendeko 80ko hamarkadan ezagun egin zen Euskadi Tropikala kontzeptuari, eta bestetik bai pandemiak bai larrialdi klimatikoak gure jendartean eragin duten etorkizun distopiko ia apokaliptiko baten iragarpenari.

Egoeraren irakurketa kritikoa egin dute Gatibukoek. Oso kezkatuta ageri dira bizi dugun egoera klimatiko, sozioekonomiko eta politikoarekin. Eta ironia darabilte kritikarako. Egoera bere horretan onartu eta ezer egin dezagun etorkizun ezin beltzagoa iragartzen digutenei, gorputz eta gogoa astintzeko deia da EH Distopikala, ilunetik argirako dantza baikorra, maitasun askeago baten aldarria.

7 kanta lur, jendarte eta garai zehatz bati.


Laburrean

  • Egilea  Gatibu
  • Formatua  CD / MP3
  • Hizkuntza  Euskara
  • Argitalpen-urtea  2022
  • Lizentzia  Copyright
Abestiak

1. Bizikleta hartu ta banoie (3:23)
2. Ezin disimulatu (3:2)
3. EH Distopikala (4:27)
4. Maite zaitut baina ez zaitut behar (4:00)
5. Danok dekogu (3:40)
6. Urten (3:45)
7. Zure bazterrak (2:55)


EH Distopikala diskoaren Ezin Disimulatu kantaren bideoklipa

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude