Zer berri? :: Liher taldearen “Eta hutsa zen helmuga” disko berria

Liher taldearen estudioko laugarren diskoa azaroan, Durangoko Azokaren bezperetan argitaratu zen.

2015. urtean hasi zuen ibilbidea Liher proiektuak. Bakarkako maketa bat atera zuen orain taldeko abeslari eta gitarra-jole den Lide Hernandok, Arrazoi gutxi, denbora asko izenekoa. Ostera, talde bilakatu zen proiektua, eta egun Iñigo Etxarri (gitarra, koroak), Joshka Natke (baxua, koroak) eta Ander Berzosa (bateria) ibiltzen dira Liher izenaren azpian.

Lhier taldeko kideak I Irudia: Liher

2016an Hauts izeneko lehen lan luzea argitaratu zuten, 2018an Tenpluak Erre, zeinarekin taldeak rockaren soinu gogorragoetarako bidea hartu baitzuen. Bide honetatik jarraituz 2020an Hemen Herensugeak Daude liburu-diskoa argitaratu zuten, eta 2021eko azaroan Eta Hutsa Zen Helmuga azken lana. Lau lan hauetan zehar rock musikaren adar ezberdinak nahastuz, estilo eta soinu geroz eta pertsonalagoak garatzen joan da taldea, zuzeneko indartsuetan erakusten dutelarik euren aurpegirik sendoena.

 


Laburrean

  • Izenburua  Eta Hutsa Zen Helmuga
  • Egileak  Liher
  • Dsikoetxea  Liher Records
  • Formatua  CD / MP3
  • Hizkuntza  Euskara
  • Argitalpenurtea  2021
  • Lizentzia  Copyright
Abestiak

1. Kintsugi (04:06)
2. Urre hauts (04:06)
3. Orbainetan lehena (04:07)
4. Arrastaka (03:27)
5. Nor zaren ere (04:51)
6. Porlan (04:11)
7. Ain’t no lullaby (04:48)
8. Hasi (05:44)
9. Mairubaratza (03:01)
10. Orri zuri batek (05:18)
11. Paradoxak (03:57)

Eta Hutsa Zen Helmuga diskoaren Nor zaren ere kantaren bideoklipa

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude