Zer berri? :: “Munduari bira eman zion ontzia”, Joseba Sarrionandiaren liburu berria

«Benetako historia bat» kontatzeko eskatu dio neskato batek bere amonari, benetako historia bat behingoz, ipuin umekoiak kontatzen dizkiolako beti amonak, Historia irakaslea izan arren.

XVI. mendean munduari emandako lehenengo bira –Magallaesen eta Elkanoren itsasaldi entzutetsua– esplikatzen hasirik, neskatoaren galderek eta bainek aterako dute historia bere ildotik eta bihurtuko dute, antzinako itsas bidaia baten kronika izan zitekeena, benetako beste historia asko azaltzeko aitzakia eta bizi garen planeta arraro honi buruzko gogoeta-dialogoa.

Elkarrizketak, ez umorerik gabe, gai guztietarako giltzak eskainiko ditu: botere harremanak, gorbatak, truke ekonomiko desorekatua, kultur bestelakotasuna, botoi baten prezioa, arrazismoa, kosmosaren misterioa, memoria historikoa, lurraren propietatea, eskorbutoa, matxismoa, harrikoa egitearen garrantzia, globalizazioa…

Joseba Sarrionandiaren testua geu denon bizimoduaren baldintza historiko eta sozioekonomikoei buruzko kontakizuna da. Aresen irudiek osatzen dute hamaika urtetik ehun eta hamaika urtera arteko irakurleek goza dezaketen liburu hau.


Laburrean

Izenburua  Munduari bira eman zion ontzia

Egilea  Joseba Sarrionandia

Ilustratzailea  Ares

Argitaletxea  Pamiela argitaletxea

Zenbatekoa  18,00 € (azal gogorra)/ 14,90 € (azal biguna)

Hizkuntza  Euskara

Orri-kopurua  168

Argitalpen-urtea  2022

Lizentzia  Copyright


Munduari bira eman zion ontzia liburuaren aurkezpena

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.