Etxekalte talde bermeotarraren lehen lan luzea da Nor da norbera? Elkar estudioetan grabatua eta ekoiztua, Victor Sanchezen eskutik.
Galdera honi erantzuna ematen baino gehiago, galdera honen inguruan hitz egiten saiatzen dira diskoko 10 kantak. Bakoitzak ikuspuntu bat jorratzen du, eta elkarrekin prozesu bat aurkezten dute, batak bestearekiko zubiak eraikiz.
Soinu aldetik abestiek estudiora orduko zuten dinamika eta energia errespetatzen saiatu dira, beste edozeren gainetik. Hala ere, esperimentaziorako tartea eduki dute, beraien soinu propio baten bilaketan aurrerapauso batzuk emanez.
Etxekalte taldea Unai Irisarri (ahotsa eta gitarra), Jon Andoni Juarez (baxua), Iker Etxebarria (bateria), Iñaki Olondo (koruak eta gitarra).
Laburrean
Izenburua Nor da norbera
Egilea Etxekalte
Diskoetxea Elkar Musika
Zenbatekoa 12,00 € (CD) / 10,00 € (digitala)
Hizkuntza Euskara
Argitalpen-urtea 2022
Lizentzia Copyright
Abestiak
1. Lo egiteko errez (02:28)
2. Eta galderen (02:28)
3. Arpi eman (02:48)
4. Zertan joan (02:56)
5. Semitriste (01:41)
6. Oroigarri bat (02:45)
7. Eraikitzeko egon arren (02:24)
8. Oreka mantendu (02:12)
9. Nor da norbera? (03:46)
10. Hemen oraindik (03:22)