Zer berri’ :: Txitxarroa eta atuna”, Jabier Muguruza eta Leire Bilbaoren diskoa

Jabier Muguruza musikari eta konpositore irundarrak haurrei zuzendutako Txitxarroa eta atuna disko berria kaleratu du, Leire Bilbao idazlearen letrekin. Grabaketa, iaz burutu zen, Donostiako Mamusik estudioan, luxuzko banda batekin: Mikel Azpiroz (Rhodes pianoa), Jean-Marie Ecay (gitarra elektrikoak) eta Karlos Arancegui (perkusioak).

Ahotsen atalean, berriz, Nieves Arilla eta Jabier Muguruza aritu ziren; irundarrak akordeoia ere jo zuen. Koruak Ametsa Unanuek eta Albert Setien umeek egim dituzte.

Mikel Azpirozek grabatu, nahastu eta masterizatu zuen diskoa. Diseinua eta ilustrazioak, ohi bezala, Pedro Balmasedak eginak dira.


Laburrean

Egileak  Jabier Muguruza, Leire Bilbao

Diskoetxea  Mara-mara diskak

Formatua  CD / Digitala

Hizkuntza  Euskara

Argitalpen-urtea  2023

Lizentzia Copyright

Abestiak

1. Aszenzoroa (3:06)
2. Txitxarroa eta atuna (3:02)
3. Hontzaren susto borobila (3:06)
4. Karramarro kakanarroa (2:56)
5. Kilkerraren gau kantua (2:56)
6. Marigorringoa eta labezomorroa (2:59)
7. Musika festa (3:05)
8. Nola edan euria (3:03)
9. Kuku-erlojua (2:56)
10. Ohean ardiak kontatzen (2:45)


Txitxarro eta atuna diskoaren bideoklipa

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude