Maxek bere helburua lortu du: lehen untxi kaletarra izango da Pazko untxiek beren maisu eskolan onartuko dutena. Berak eta lagunek nork bere super boterea aurkitu beharko dute, Pazkoa babesteko.
Baina orduan inork espero ez zuena gertatu da: Pazko untxien ondasunik preziatuena, Urrezko arrautza, belztu egin da… eta horrek esan nahi du Pazkoa arrisku larrian dagoela! Izan ere, Leok, hiriko untxi talde bateko buruak, Pazkoa hondatu nahi baitu, eta azeri familia bat engainatu du arrautza guztiak lapurtzeko.
Maxek aukera bakarra du Pazkoa salbatzeko: laguntza eskaini dion Ferdinand azeri txikiarekin indarrak batzea. Baina benetan fidatu ote daiteke untxi txiki bat azeri batekin? Agian etsaia besarkatzea da lagun bat egiteko modurik onena.
Laburrean
Jatorrizko titulua Die Häschenschule – Der große Eierklau
Urtea 2022
Iraupena 76′
Herrialdea Alemania
Zuzendaria Ute von Münchow-Pohl
Gidoia Katja Grübel, Dagmar Rehbinder
Musika Alex Komlew
Argazkia Animazioa
Aktoreak Animazioa
Ekoizpena Akkord Film Produktion GmbH, arx anima
Generoa Animation
Lekua Kultur Leioaren Auditoriuma
Egunak Otsailaren 11n (arunbatean) eta 12an (igandean)
Ordua 17:30ean
Sarrera 4 euro