Udatxikin izena emateko epea astelehenean irekiko da

Uztailean Udatxiki programa ludiko-hezitzailea bueltatuko da. Programa hau 2012, 2013, 2014 eta 2015. urteetan jaiotako eta Leioan erroldatutako umeei zuzenduta dago. Izen-emateak udaletxeko Hezkuntza Sailean egin beharko dira, Kultur Leioako 4. solairuan, maiatzaren 28tik ekainaren 6ra, 09:00etatik 14:00etara. Informazio gehiago…