16 eguneko aktibismo genero indarkeriaren aurka, Udalak antolatua

Emakumearen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunak 16 eguneko aktibismoa genero indarkeriaren aurka egunei hasiera ematen die 1991etik. 16 egun horiek abenduaren 10ean amaitzen dira, Giza Eskubideen Nazioarteko Egunean, emakumeen aurkako indarkeria giza eskubide kontua dela nabarmentzeko.

Hori dela eta, hainbat ekitaldi eta ekimen antolatu ditu Udalaren Berdintasun Sailak, gaur hasi eta azaroaren 25era arte.

Gaur, azaroak 20, Berdintasunerako Gunea 2018 antolatu dute, Berdintasunerako autobusean Leioako emakumeen elkarteak ezagutzeko goizeko 9:00etatik arratsaldeko 17:00etara, Bulebarrean.

Bestalde, Aleida Quintanaren hitzaldia izango da Kultur Leioaren Auditoriumean, 18:00etan. Eta horren ostean, Perseo Zinerorumaren ‘Trade, el precio de la inocencia’ izeneko pelikula proeiktatuko da.

Azaroaren 22an, ostegunez, ‘Genero ikuspegitik familiekin afektibitate- eta sexualitate-heziketa lantzeko Tailerra antolatu da, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara, Kultur Leioaren Prentsa aretoan (zaintza zerbitzua egongo da).

Azaroaren 23an, ostiralez, elkarretaratzea egingo da, eguerdiko 12:00etan, Bulebarrean, Emakumeenganado Indarkeriaren aurkako Nazioarteko eguna dela eta, ikastetxeak, elkarteak eta herritarrak gonbidatuta.

Bukatzeko, azaroaren 25ean, Nazioarteko egunaren ospakizun-eguna, herritarren elkarretaratzea burutuko da, Bulebarrean, eguerdiko 12:00etan.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude