Aldaketak Lejoan Busean Umore Azoka dela eta

Lejoan Buseko lineek zenbait aldaketa izango dituzte hurrengo egunetan, Umore Azoka dela eta. Aldaketak gaur, ostiralean eta larunbatean izango dira, 17:00etatik aurrera.

Lehenengo linean zerbitzu barik geratuko dira 349 geralekua (loreen geralekua), eta Iparragirreko Mulligans-en ondoko  eta CajaRural aurreko geralekuak, eta geraleku bat gehituko da Leioako anbulatorioaren aurrean.

Bigarren  linean ere zerbitzurik gabe geratuko dira Iparragirreko 397 eta 396 geralekuak, eta Aldapabarrenatik igaroko da. Luis Bilbao Libanoko geralekua ere zerbitzu barik geratuko da, eta zuzenean joango da Metrora.

Hirugarren linean, ostiralean eta larunbatean, zerbitzurik gabe geratuko dira Iparragirreko geralekuak 00:00ak arte. Ondoren lineak normaltasuna berreskuratuko du.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude