Amaia Miranda Kultur Leioan gaur “Home” bere lehen lana aurkezten

Musika Gertu

“Home” (Euskadi/Catalunya)

Amaia Miranda (Bilbo, 1993) 6 urterekin hasi zen gitarra jotzen ikasten Leioako kontserbatorioan, eta 17 urte zituela Bartzelonara jo zuen ESMUC ikastetxean gitarra klasikoko goi mailako ikasketak egiteko. Han musika esperimentalaren eta inprobisazioaren gaineko interesa sortu zitzaion, eta jazz estiloko gitarra ikasi zuen Taller de Músics eskolan Yeray Hernándezekin, kantu modernoa Ariadna Chevalley eta Odette Telleríarekin, eta gitarra flamenkoa Chicuelorekin. Gaur egun irakasle lana eta hainbat musika proiektu uztartzen ditu.

“Home” gitarrista, abeslari eta konpositore gisa argitaratu duen lehenengo lana da, eta Jan Vallsekin batera ekoitzi du. Proiektu indie-pop intimoa da, eta bi hiriren artean bizitzeko sentsazioari buruz hitz egiten du. Jazz, soul edota musika elektronikotik iritsitako soinu, erritmo eta harmoniak nahasten dira lanean, eta gitarra geruza gainjarrien artean haztera jolasten den elementu gisa ageri da.


Laburrean

Musikariak  Amaia Miranda (gitarra, ahotsa), Jan Valls (sintetizadore, electronika)

Non  Kultur Leioaren Anbigua

Eguna  Urtarrilaren 19an

Ordua  21:00etan

Sarrera 5-10 euro

Leku Kopurua mugatua  80 lagun

Info +  Amaia Miranda

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude