Antzerkia :: ‘Solitudes’, Kultur Leioan

Antzerkia
Kulunka Teatro (Euskadi)

Gizon baten bizitzako poztasun nagusietako bat bere emaztearekin kartetan jokatzea da, baina bat-batean alargundu egin da. Familia, semea eta iloba, agureaz arduratuko dira. Ahalegin guztiak egin arren, arreta egin bai, baina ez diote konpainia egiten. Aitona ez da gai haiei ulertarazteko konpainia baino ez duela behar, kartetan ari­tzeko ez bada ere, lehen egiten zuen moduan. Babesgabe sentitzen denez, kalera irtengo da kartetan jokatzeko norbaiten bila, eta prostituta hasiberri bat baino ez du aurkituko. Semeak prostituta etxean aurkitzen duenean, gertakizun erabakigarrien segida bat hasiko da hiru pertsonaien bizitzan.

Istorio sinplea dirudi, maskara-antzerkian oinarrituta eta umorez kontatuta, baina metaforaz beteta dago, bai eta gizakien arteko harremanei, maitasun-beharrari eta inkomunikazioari buruzko gogoetez ere; eta garbi erakusten du aurreiritziek zenbateraino galarazten duten beste pertsonen zoriontasuna, eta, jakina, gurea ere bai.


Laburrean

Zuzendaritza  Iñaki Rikarte

Antzezleak  Garbiñe Insausti, José Dault, Edu Cárcamo.

Dramaturgia  Garbiñe Insausti, José Dault, Iñaki Rikarte, Rolando San Martín, Edu Cárcamo.

Jatorrizko musika  Luis Miguel Cobos

Maskarak  Garbiñe Insausti

Iraupena  85′

Lekua  Kultur Leioaren Auditoriumean

Eguna  Otsailaren 15ean

Ordua  20:30ean

Sarrera  6-12 €


Info +

Webgunea  www.kulunkateatro.com

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude