Argazki zaharrak :: Udondoko aspaldiko irudia

Argazki zaharrak I Idoia López, leihoa.info

Gaurko argazkia berezi samarra da. Udondo aldeko irudia da, Udondo erreka, Udondo eta Astrabudua lotzen duen Txakurzulo bidea eta Leioako auzo honetako etxeak eta enpresak ikusten dira.

Zoritxarrez ez dugu informazio gehiegirik honen inguruan: ez noizkoa izan daitekeen ezta datu gehigarririk. Baina, berez, argazkia ederra da.

 

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.